Xabier Euzkitze | Barruan gaude 2021-06-09

Askotariko gaiak izan ditu hizpide saioan Xabier Euzkitzek, tartean bertsolaritzari eta bertso munduarekin izandako harremanari buruz aritu dira solasean Oier Aranzabal eta bertsolari azpeitiarra.
Hemen entzungai saioa osorik.
Horrela dio programako deskribapenak:
"Bertsoa etxeko sukaldean entzun zuen lehenengoz Xabier Euzkitzek. Aitaren eta amaren arteko zirtoak eta Gloria Fuertesek espainiar telebistan egiten zituen hitz joko eta errimak oso ondo oroitzen ditu azkoitiarrak. Oso bizkor iritsi zen plazetan handienekin abestera, eta agian bizkorregi utzi zuen oholtza, arrazoi politikoak medio. Telebistan karrera oparoa egin du aurkezle gisa 80ko hamarkada amaieratik gaurdaino, aitzitik, ez dio inoiz uko egin bertsolariaren tituluari.
Zarauzko bere etxean sartu ditugu mikrofonoak".
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza