Bertso planak 2021-06-16

Asteburu bete bertso

Asteburu bete bertso
Besteak beste, Algortan Balkoitik Balkoira bertso egingo dute, "Azken Bidaia" heriotzari buruzko bertso saioa Donostian edota "Orainmenean" saioa Amasan. Horrez gain, Nafarroako Bertsolari txapelketa, Eskolartekoa, "Zapla" eta askoz gehiago.
  • Ostiral iluntzean, Algortan Balkoitik Balkoira bertso saioaz gozatzeko aukera izango da. ALBEk antolatzen duen bertso saio historikoa Portu Zaharrak ezin eta Zabala eskolak hartuko du aurten. 20.00etatik aurrera kantuan arituko dira Oihana Iguaran eta Jone Uria bertsolariak.

 

  • Larunbatean, Donostiako San Telmo museoan, Plaza Biziberritzen egitasmoaren baitako hurrengo "Bidaiak" saioa izanen da. Oraingoan heriotza izango dute gai nagusi. Bertsotan arituko dira Andoni Egaña, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza arituko dira eta gonbidatu bereziren bat ere izanen da. Sarrerak agortuta daude.

 

Horrez gain, bertsoaz gozatzeko beste aukera eder asko izango dira asteburuan zehar. Eman begirada bat datozen egunetako bertso agendari.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza