Eskolarteko txapelketa 2021-06-26

Haira Aizpuruak jantzi du txapela

Haira Aizpuruak jantzi du txapela
Gaur goizean jokatu da Senperen Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko Eskolarteko Xapelgoaren finala eta Haira Aizpuruak irabazi du. Oneka Arteaga izan da bigarren eta txapeldunarekin batera Euskal Herriko Eskolarteko finalean izango da.

Senpereko Larraldea baserrian izan da finala eta kanporaketetatik 6 bertsolari hauek sailkatu dira finalerako: Oneka Arteaga Olasagasti, Haira Aizpurua Ibargarai, Aetz Etxart Sarasola, Laida Etxeberri Pacheco, Oihan Perez Harispe, eta Haize Blanco Lekuona.

Gaiak, Xan Alkhatek jarri zituen, eta epaile lanak Joakin Arregi Goenaga, Zuhaitz Olazabal Susperregi eta Iban Thicoïpek egin zituzten.

Saioari amaiera emanez, urte luzez Bertsularien Lagunak elkarteko kide eta "Lapurdi 1609" elkartearen ordezkaria den Mixel Mendiburuk jantzi zion txapela Hairari.

Udazkenean jokatuko da probintzia bakoitzetik bi ordezkari izango dituen Euskal Herriko finala. Laster xehetasun gehiago emango ditu Bertsozale Elkarteak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza