I. Argi Baltza sariketa 2021-06-29

Mikel Retolaza txapeldun

Mikel Retolaza txapeldun
Argazkia | Lilibertso
Igandean jokatu zen sariketako finala, Bermeoko Artza frontoian, eta "Mikelo"-rekin batera Asier Galarza "Muxi" izan zen buruzburukora sailkatu zen bertsolaria.

Jon Lopategi "Baltza" zenaren omenez aurten aurreneko aldiz antolatu duten sariketa da. Guztira, 3 kanporaketa eta finala jokatu dira eta finalean kantatu duen seikotea honako hau izan da: Asier Galarza, Imanol Uria, Txaber Altube, Asier Alcedo, Mikel Retolaza eta Iruri Altzerreka.

Azkenean, Mikel Retolazak eskuratu zuen garaipena eta Jabier Arriaga "Txiplas"-ek jantzi zion txapela.

Balorazio positiboa egin dute antolatzaileek, Gernikako Lilibertso bertso eskolak hain zuzen ere, eta hurrengo urtera begira sariketarekin jarraitzeko asmoa erakusti dute.

Finaleko argazki eta informazio gehiago Lilibertso-ren sare sozialetan aurkituko duzue.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu