Udazkenean 2021-06-29

Badakigu nortzuk ariko diren Euskal Herriko Eskolartekoan

Badakigu nortzuk ariko diren Euskal Herriko Eskolartekoan
Maiatzaren 15ean izan zen Arabako Eskolarteko finala, eta ordutik pasa berri den asteburura arte lurraldez lurralde egin dira finalak.

Lapurdi, Baxenebarre eta Zuberoako Eskolarteko Txapelketa egin berri da asteburuan; honenbestez, lurralde guztietan egin da bertsolari gazteen txapelketa, eta jada badakigu nortzuek hartuko duten parte Euskal Herriko Eskolarteko saioan.

Maddi Agirre eta Eukene De Los Aires sailkatu dira Arabatik; Ekain Tolaretxipi eta Naia Arrizabalaga Gipuzkoatik; Janire Arrizabalaga eta June Diaz dira Bizkaiko txapeldun eta txapeldunorde; Beñat Astiz eta Eki Mateorena Nafarroakoak; eta, azkenik, Haira Aizpurua, Oneka Arteaga eta Aetz Etxart sailkatu dira Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako txapelketatik Euskal Herriko Eskolarteko saioan aritzeko.

Udazkenean izango da bertsolari gazteok elkartuko dituen saioa; Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak udako oporren ondotik zehaztuko dute hitzordua.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu