Urriaren 2an hasiko da Izaban 2021-09-11

Plaza indartzera dator Nafarroako txapelketa

Plaza indartzera dator Nafarroako txapelketa
Azken urteetako parte hartzaileak ez ezik bertsolari berriak eta jada txapelketa utziak bilduko ditu aurtengo edizioak. Izaban hasi urriaren 2an eta Iruñean jokatuko da finala azaroaren 28an.

Pandemiak baldintzatutako egoeran, bertso plaza indartzera dator 45. Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Txapelketa Nagusirako ere baliagarria dena. Parte hartuko duten bertsolarien aldetik, aurpegi berriak eta jada txapelketa utzia zuten zenbait elkartuko dira, urtero parte hartzen duen taldearekin batean.  Aitor Irastortza, Idoia Granizo, Ekhiñe Zapiain, Urko Gartzia eta Ekain
Alegre izango dira aurpegi berriak. Xabier Silveira, Erika Lagoma eta Oier Lakuntza itzuliko direnak. Egungo txapeldun den Julio Sotok ere hartuko du parte txapelketan. Gaur aurkeztu du ekitaldia Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Plaza indartu eta Nafarroako bertsolariei goi mailako aukera eskaini
Helburuz inoiz baino beteago dator Nafarroako Txapelketa pandemiaren testuinguruan. Horietako bat da Covid19-ak sortutako egoerari aurre hartzea: kultur sorkuntzaren garrantzia nabarmendu eta aldarrikatzea, moteldutako bertso plazak biziberritzeko alea jarri eta gainontzeko antolatzaileei eredu eman eta kultura, besteak beste.

Zaletasuna dagoen tokietan bertsolaritza sustatzea, eta horren zaletasun handia ez dagoen inguruetan ezagutaraztea ere bada Txapelketaren helburua. Era berean, bertsogintzaz harago, euskarazko kultur eskaintza herrialde osora zabaltzeko aukera baliatzea nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Nafarroako bertsolariei goi mailako plazak eskaini, eta ezagutzera ematea beste helburuetako bat. Baita Nafarroan bertsolaritzaren alde lanea nari diren guztiak elkartzea ere. Horrekin batera,  Bertsolaritza Nafarroan prestigiozko adierazpide gisa egonkortzea, eta jarduera  kultural gisara gizarte osoari ezagutaraztea, euskaldun zein erdaldunei.


Lau kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala
Aurtengo edizioak ere lau kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu

1- Kanporaketa
Urriak 2, larunbata, Izaba. Zinema, 17:30.
Julen Zelaieta Iriarte
Eneko Fernandez Maritxalar
Endika Legarra Nuin
Patxi Castillo Graciarena
Aitor Irastortza Arrizurieta
Idoia Granizo Uribarrena

2- Kanporaketa
Urriak 9, larunbata, Tafalla. Kultur etxea, 17:30.
Eneko Lazkoz Martinez
Saioa Alkaiza Guallar
Alazne Untxalo Erregerena
Ekhiñe Zapiain Arlegi
Erika Lagoma Pombar
Urko Gartzia Aleman


3- Kanporaketa
Urriak 10, igandea, Zangoza. Karmengo auditorioa, 17:30.
Joanes Illarregi Marzol
Xabat Illarregi Marzol
Sarai Robles Vitas
Xabier Silveira Etxeberria
Mikel Lasarte Cia
Oier Lakuntza Irigoien

4- Kanporaketa
Urriak 16, larunbata, Donoztebe. Zinema, 17:30.
Julio Soto Ezkurdia
Josu Sanjurjo
Iker Gorosterrazu Elizagoien
Ekain Alegre Gil
Egoitz Gorosterratzu Elizagoien
Sahats Aleman Sadaba

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa