Bertso agenda 2021-10-01

Bertso eskaintza zabala urria hasteko

Bertso eskaintza zabala urria hasteko

Urriko lehen asteburuak bertso eskaintza zabala dakar, Xenpelar Dokumentazio Zentroko agendak erakusten duenez. Hiru herrialdeetako txapelketak, jaialdiak eta lagunartean bertsoaz gozatzeko aukera ere izango da.

Txapelketei dagokionez, Nafarroako eta Bizkaiko txapelketak hasiko dira asteburuan, Izaban larunbatean eta Durangon domekan. Xilaban, aldiz, hirugarren kanporaketa jokatuko da Hiriburun larunbatean. Jaialdien atalean, Kilometroak2021 ekimenaren baitan hiru jaialdi antolatu dira azken asteotan Goierrin eta Ordizian izango da horietako bat ostiralean. Gasteiz eta Erratzun ere jaialdiak izango dira. Urte garai honetan ohikoak diren jaialdi batzuk ere ez dute huts egin: Iurreta, Errenteria eta Oñati, besteak beste.

Lagunartekoen atalean, berriz, Amaiurren bertso bazkaria izango da Gaztelu elkartean. Aitor Sarriegi eta Julio Soto ariko dira kantuan.


Hona hemen agenda xehea

2021-10-01 Ordizia Jaialdia
Kilometroak 2021 bertso jaialdia: "Batera, bagara, bat gara" Ordua: 19:00. Lekua: Herri antzokia. Bertsolariak: Andoni Egaña, Onintza Enbeita, German Urteaga Garmendia, Ane Zuazubiskar Iñarra Gai-jartzailea: Igor Eguren. Antolatzaileak: Andramendi Ikastola, Ikastolen Elkartea, Jakintza Ikastola, San Benito Ikastola. Kultur bitartekaria: Lanku.


2021-10-01 Iurreta Jaialdia
Bertso saioa. Ordua: 20:00. Lekua: Plaza. Bertsolariak: Amets Arzallus, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria Albizuri Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Antolatzailea: Iurretako Jai Batzordea.


2021-10-01 Erratzu Jaialdia
Bertso saioa Ordua: 20:00. Lekua: Elkartea. Bertsolariak: Egoitz Gorosterrazu, Iker Gorosterrazu, Maddi Ane Txoperena, Alazne Untxalo Gai-jartzailea: Maialen Belarra Antolatzaileak: Erratzuko Herria, Erratzuko Kultur Elkartea


2021-10-01 Gasteiz Jaialdia
Errekaleorren urteurrena. Ordua: 19:30. Lekua: Errekaleor auzoa. Bertsolariak: Manex Agirre, Miren Artetxe, Oihana Bartra, Ane Labaka Mayoz Gai-jartzailea: Ruben Sanchez Antolatzailea: Errekaleor Bizirik!!


2021-10-02 Izaba Txapelketa
Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 1. final-laurdena. Ordua: 17:30. Lekua: Zinema. Bertsolariak: Patxi Castillo, Eneko Fernandez, Idoia Granizo, Aitor Irastortza Arrizurieta, Endika Legarra, Julen Zelaieta Gai-emailea: Alaitz Rekondo. Antolatzailea: Nafarroako Bertsozale Elkartea. Kultur bitartekaria: Lanku.


2021-10-02 Hiriburu Txapelketa
XILABA, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa. 3. kanporaketa Ordua: 17:00. Lekua: La Perle gela. Bertsolariak: Iker Altuna, Kerman Diaz, Patxi Iriart, Pettan Prebende, Aitor Servier, Josu Txoperena Iribarren Gai-emaileak: Antton Lannes. Antolatzailea: Bertsularien Lagunak.

2021-10-02 Errenteria Jaialdia
Bertso festa. Ordua: 19:00. Lekua: Errenteria Hiria Kulturgunea (Niessen). Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Antolatzailea: Erein Elkartea.


2021-10-02 Amaiur Lagun-artekoa
Bertso bazkaria. Ordua: 14:00. Lekua: Gaztelu elkartea. Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Julio Soto Antolatzailea: Amaiurko Gaztelu Elkartea.

2021-10-03 Getxo Jaialdia
Malakateko bertso saioa Ordua: 18:00. Lekua: Algorta. Malakate. Bertsolariak: Xabat Illarregi, Jon Maia, Unai Mendiburu, Jone Uria Albizuri Gai-jartzaileak: Jon Amezaga Antolatzaileak: Algortako Bertsolari Eskola Kultur bitartekaria: Lanku

2021-10-03 Oñati Jaialdia
Bertso saioa Ordua: 19:30. Lekua: Azoka Kultura Gunea (plazako karpa). Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Aitor Tatiegi, Iker Zubeldia Gai-jartzaileak: Oñatiko Bertso-Eskola Antolatzaileak: Oñatiko Udala. Kultura Kultur bitartekaria: Lanku

2021-10-03 Durango Txapelketa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. 1. kanporaketa. Ordua: 17:00. Lekua: San Agustin kulturgunea. Bertsolariak: Ibon Ajuriagojeaskoa, Iruri Altzerreka, Beñat Bilbao, Ander Elortegi, Asier Galarza, Inazio Vidal Antolatzailea: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu