Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021-10-04

Eneko Fernandez finalaurrekoetara

Eneko Fernandez finalaurrekoetara

Eneko Fernandez nagusitu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo saioan, Izaban. Erronkari araneko herrian 100 bertsozale inguru elkartu ziren txapelketa jarraitzera herriko zineman. Hain zuzen ere, lehen aldia zen Nafarroako Txapelketa Izabara iristen zena. Lan puntuagarriak osatuta, honela gelditu zen sailkapena.

Eneko Fernandez Maritxalar   347
Endika Legarra Nuin              315,5
Julen Zelaieta Iriarte             305
          
Patxi Castillo Graciarena        300,5
Idoia Granizo Uribarrena        292
Aitor Irastortza Arrizurieta      272,5

Honenbestez, Eneko Fernandez zuzenean sailkatuko da azaroaren 1ean Altsasun jokatuko den finalaurrekoetara, eta gainerakoek puntuazioren zain beharko dute hurrengo fasera pasako diren jakiteko. 24 bertsolaritik 18 sailkatuko dira hurrengo fasera.

Egindako lanak
Kanporaketa fasean 13 bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek, honako ariketa hauetan:

    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
    Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian

Kartzelako lana

    Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
    Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian

 

Ondorengo kanporaketak

2- Kanporaketa
Urriak 9, larunbata, Tafalla. Kultur etxea, 17:30.
Eneko Lazkoz Martinez
Saioa Alkaiza Guallar
Alazne Untxalo Erregerena
Ekhiñe Zapiain Arlegi
Erika Lagoma Pombar
Urko Gartzia Aleman


3- Kanporaketa
Urriak 10, igandea, Zangoza. Karmengo auditorioa, 17:30.
Joanes Illarregi Marzol
Xabat Illarregi Marzol
Sarai Robles Vitas
Xabier Silveira Etxeberria
Mikel Lasarte Cia
Oier Lakuntza Irigoien

4- Kanporaketa
Urriak 16, larunbata, Donoztebe. Zinema, 17:30.
Julio Soto Ezkurdia
Josu Sanjurjo
Iker Gorosterrazu Elizagoien
Ekain Alegre Gil
Egoitz Gorosterratzu Elizagoien
Sahats Aleman Sadaba

 

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Txapelketako sarrerak jada eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus webgunean

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu