Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2021-10-13

Nafarroako Bertsolari Txapelketa faseko saio erabakigarrira iritsiko da larunbat honetan Donezteben. Hiru kanporaketa jokatu ondoren, azkenekoaren txanda izango da, oholtzan honako sei bertsolari hauek direla:
Julio Soto Ezkurdia
Josu Sanjurjo
Iker Gorosterrazu Elizagoien
Ekain Alegre Gil
Egoitz Gorosterratzu Elizagoien
Sahats Aleman Sadaba
Saioko irabazlea pasako da zuzenean finalaurrekoetara. Final laurdenetan, 24 bertsolaritik 18 sailkatuko dira. 4 zuzenean eta gainerako 14 bertsolariak puntuazioren arabera.
Egin beharreko lanak
Kanporaketa fasean 13 bertso puntuagarri kantatuko dituzte bertsolariek, honako ariketa hauetan:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian
Kartzelako lana
Banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian
Banaka, gaia emanda, bi bertso nahi den doinu eta neurrian
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Txapelketako sarrerak jada eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus webgunean
Finalaurrekoak eta finala
Astebeteko atsedenaren ondotik finalaurrekoen txanda iritsiko da azaroaren 1etik aurrera. Altsasun, Berriozarren eta Leitzan izango dira, azaroaren 1, 6 eta 14an. Finala, azaroaren 28an Iruñean.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28