Ikerketa deialdiak 2021-10-08

GRAL sari bat gehiago eskainiko da

GRAL sari bat gehiago eskainiko da
Mikel Laboa Katedrak eta Mintzolak aurretik antolatutako ikerketa deialdiei gehitu zaie azken hau. Aurkezten diren proposamenek ahozko kultur sorkuntza izan behar dute oinarrian; tartean, beraz, bertsolaritza.

Urriaren 20an amaituko da UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak lankidetzan antolatutako ikerketa deialdietara aurkezteko epea: ikerketa proiektu eta GRAL sari bana zeuden iragarrita deialdia egiterakoan, baina Mintzola Ahozko Lantegiak iragarri berri duenez, eskaintzari beste GRAL sari bat gehitu zaio orain. 500 eurokoa izango da bigarren GRAL sari hau ere.

Honenbestez, hiru izango dira eskainiko diren sariak: 2.000 euroko saria hurrengo urtebetean garatuko den ikerketa proiektu batentzat, eta 500 euroko bi GRAL sari azken bi ikasturteetan defendatu diren Gradu Amaierako Lanentzat. Lan guztiek ahozko kultur sorkuntza izan behar dute aztergai; bertsolaritza da aukeretako bat.

Aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak proposamenak aztertu eta azaroaren 24an egingo da sari banaketa Amasa-Villabonako Subijana etxean.
Ikerketa deialdiei buruzko informazioa, hemen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza