Easo plazan izango da, 12:30etan 2009-08-12

Iturriaga, Mendiluze, Mujika eta Enbeita Donostian ariko dira gaur

Aste Nagusiaren barruko bertso jaialdia da. Karlos Aizpuruak jarriko ditu gaiak. Ostiralean beste jaialdi bat izango da Easo plazan bertan.
 Aurten ere bertso-jaialdiak izango dira Donostian, Aste Nagusiaren barruan. Astelehenean izan zen lehendabiziko saioa. Andoni Egaña, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Unai Gaztelumendik kantatu zuten lehendabiziko egun hartan, Unai Elizasuren esanetara. Gaur izango da bigarren saioa, Easo plazan, 12:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Unai Iturriaga
 Aitor Mendiluze
 Manex Mujika
 Onintza Enbeita

 Gaurkoan Karlos Aizpurua izango da gai-jartzailea.

 Azkeneko jaialdia etzi izango da, leku eta ordu berean. Honako bertsolari hauek jardungo dira:

 Uxue Alberdi
 Maialen Lujanbio
 Igor Elortza
 Iker Alustiza

 Naroa Sasietak aurkeztuko du saioa.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu