Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021-10-20
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren final laurdena jokatuko da zapatuan, urriaren 23an Mungian. Durango, Igorre eta Ortuellako hitzorduen ondotik, beste urrats bat izango da Mungiakoa, seitik laugarrena. Bertsotan ondoko sei bertsolariak, Olalde aretoan, 17:00etan hasita:
Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio)
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola (Gernika-Lumo)
Arkaitz Zipitria Mendizabal (Arrigorriaga)
Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo)
Oihana Bartra Arenas (Bilbo)
Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)
13 Bertso puntuagarri fase honetan
Bertsolariek hamairu bertso puntuagarri kantatuko dituzte kanporaketa fasean, honako ariketetan.
Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
Bakarkako lana, kartzelako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.
6 irabazleak zuzenean, beste lau puntuazioz
Bizkaian kanporaketetatik finalaurrekoetara inbutu estua izango da, azken finalistak finalaurrean hasiko baitira, eta beraz, 10 txartel izango dira 36 bertsolarien artean banatzekoak. Saioko irabazleak zuzenean pasako dira eta gainerako lauak puntuazioz.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean
Bizkaiko Txapelketako sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri.
Ondorengo kanporaketak
5. Kanporaketa
Urriak 30, zapatua. Elorrio. Arriola antzokia. 17:00
Aitor Arrutia Azkueta (Bilbo)
Igor Galarza Intxausti (Abadiño)
Imanol Arrutia Azkueta (Artzentales)
Imanol Uria Albizuri (Algorta)
Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
Peru de Pedro Larrea (Gorliz)
6. Kanporaketa
Azaroak 7, domeka. Getxo. Muxikebarri zentroa. 17:00
Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga)
Eneko Aldana Carrasco (Forua)
Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)
Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria (Forua)
Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
Unai Mendiburu Valor (Algorta)
Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18
Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08
Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28
Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26
Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15