Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2021-10-26

Elorrioko Arriola antzokian, bostgarrena

Elorrioko Arriola antzokian, bostgarrena
Zapatuan jokatuko da Elorrion Bizkaiko Txapelketaren bostgarren kanporaketa, finalerdien aurretik azken aurrekoa. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Ondoko sei bertsolariek kantatuko dute Arriola antzokian arratsaldeko 17.00etatik aurrera: Aitor Arrutia Azkueta, Igor Galarza Intxausti, Imanol Arrutia Azkueta, Imanol Uria Albizuri, Iñaki Iturriotz Zuluaga eta Peru de Pedro Larrea.gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga arituko da.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta, besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Izan ere, fase honetatik 6 irabazleez gain 4 bertsolarik egingo dute aurrera puntuazioz, 36 bertsolarien artean 10 txartel banatuko dira guztira beraz. Finalerdietan sartuko dira aurreko txapelketako finalistak ere.

Eskuratu sarrerak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta gainontzeko txapelketako sarrerak www.bertsosarrerak.eus gunean daude eskuragarri.

6. Kanporaketa

Kanporaketen fasea itxiko duen saioa, azaroaren 7an, bi igande barru jokatuko da Getxon, Algortako Muxikebarri zentroan.

Kantuan izango dira:
Enare Muniategi Etxabe, Eneko Aldana Carrasco, Josune Aramendi Perez, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarri, Malen Amenabar Larrañaga eta Unai Mendiburu Valor.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza