12:30etan izan da saioa 2009-08-12

Easo plaza bete egin da gaurko saioan

Manex Mujika, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze aritu dira Karlos Aizpuruaren esanetara.
 Eguerdiko eguzki beroak bete betean jo arren, Donostiako Easo plaza bete egin da gaurko bertso-saioa entzuteko. 12:30etan puntuan hasi da saioa, eta honako bertsolari hauek kantatu dute:

 Manex Mujika
 Onintza Enbeita
 Unai Iturriaga
 Aitor Mendiluze

 Karlos Aizpurua aritu da gai-jartzaile lanetan. Aste Nagusiko programako ekintzak hartu ditu abiapuntu moduan. Hala, bertsolariek kanoikadari kantatu diote, eta baita piraten abordaiari, zezenketari edo pilotako ikastaroari ere. Txapelketa Nagusiari buruz ere kantatu dute.

 Etzi izango da aurtengo azkeneko saioa Aste Nagusian. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Igor Elortza
 Maialen Lujanbio
 Amaia Agirre
 Iker Alustiza

 Naroa Sasieta ariko da gai-jartzaile lanetan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu