XILABA 2021 2021-11-09

Bertsolarien hitzak finalaren atarian

Donibane Lohizuneko Herriko Etxean aurkeztu zen atzo eguerdian larunbatean izango den XILABAko finala. Prentsaurrekoaren ondoren, 5 finalistaren hitzak biltzeko aukera izan dugu, baita Andoni Iturrioz aurtengo txapel emailearen hitzak ere. Miren Artetxe Sarasola ezin izan da aukezpenean egon.

Donibane Lohizuneko Kanpos Berri Jai Alain jokatuko da XILABAko finala, larunbat honetan azaroaren 13an, 17:00etan.

Hau da finalera sailkatu den seikotea: Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Patxi Iriart Hiribarren. Aurkezle lanetan, Aritz Bidegain eta Amaia Castorene arituko dira.

Aurten, bertsularitza eta oro har, euskal kultura itzaleko lanetik hainbeste lagundu duen Andoni Iturriozek jantziko dio txapela txapeldunari.

Sarrerak salgai

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke. Baita Senpereko Larraldea baserrian, Baionako Elkar dendan, Hazparneko Xuriatean, Donibane Garazin Irulegiko Irratian, Pausuko Xaia ostatuan eta Itsasuko Herriko etxean ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza