Zuzeneko emakizuna 2021-11-25

Bertsoa.eus atarian, Iruñetik zuzen-zuzenean emitituko da emankizuna. Ilaski Serranok aurkeztuko du eta Irati Majuelo bertsolaria izango du ondoan, iritzi-emaile lanetan. Euskal Telebistak ere saioa osorik eskainiko du haren laugarren katean, ETB4n, eta www.eitb.eus atarian.
ETB1ek, gainera, zuzeneko konexioa egingo du 21:00etan azken bertsoaldiak eta saioa bukatu ondorengo txapeldunaren hitzak eskainiz. Gainera, igandean bertan, 23.30ak aldera, ‘Baserria’ saioa amaitzen denean, buruz buruko osoa ikusi ahal izango da.
Finaleko bertsoaldi onenekin eta Txapeldunari eginiko elkarrizketarekin osatutako Hitzetik Hortzera, abenduaren 5ean eskainiko dugu, ETB1en arratsaldeko 15.00etan.
Heldu den igandean, azaroaren 28an, egingo da aurengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian. Saioa arratsaldeko 17.00tan hasiko da. Zortzi bertsolari iritsi dira azken geltokira: Eneko Fernandez Maritxalar, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28