Jende asko bertaratu da gaur ere 2009-08-14

Eguzkia izan da protagonista gaurko Donostiako saioan

Iker Alustiza, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Amaia Agirrek kantatu dute gaur, Naroa Sasietaren esanetara. Jendeak parke inguruan bilatu du itzala.
 Jendea gustura atera da gaur Donostiako saiotik. Eguerdiko 12:30ak pasatxo zirela igo dira bertsolariak oholtzara, eta ordubetetik gorako saioa eskaini dute. Honako bertsolari hauek aritu dira kantuan:

 Iker Alustiza
 Maialen Lujanbio
 Igor Elortza
 Amaia Agirre

 Naroa Sasieta aritu da gai-jartzaile lanetan. Gaiak denetarikoak izan dira. Bikote harremanei buruzko gai batzuk izan dira, jaiekin lotuak ere batzuk bai... Maialenek bakarka kantatu du estazioan dagoenaren paperean: trenak pasa eta pasa doaz baina ez du bat ere hartzen. Iker Alustizak umetatik tabakoa saltzen dutenei kantatu die bakarka. Ariketarik bereziena honako hau izan da: Naroak egindako keinu bati kantatu behar zioten bertsolariek.

 Eguzkiak gogotik jo du saio guztian zehar. Entzule askok bixera eraman dute, eta gainerakoek Easo plazaren inguruko zuhaizpeetan bilatu dute itzala. Beste egunetan adina jende hurbildu da saioa entzutera, baina banatuagoak egon dira.

 Gaurko saioarekin bukatu dira Aste Nagusiko saioak. Aurten iaz baino bi saio gutxiago izan dira, eta bertsolariek behin baino gehiagotan kritikatu dute gutxitze hori saioetan zehar.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu