Larunbatean, San Agustin kultur unean 2022-02-07

eRRek txinpartak atera zituen Durangoko estreinaldian

eRRek txinpartak atera zituen Durangoko estreinaldian
Ikusmina sortu zuen emanaldiak eta hamabost egun lehenagotik sarrera guztiak agortuta zeuden. "Pila pozten nau @San_agustin_kg gaztez beteta ikusteak. Zorionak eRRe hain ikuskizun polita eskaintzeagatik! " idatzi zuen Ima Garraxtatxu Durangoko alkateak sare sozialetan.

'eRRe. Aldarri bat bertsoz' emanaldiak estreinaldi arrakastatsua izan zuen Durangon, San Agustin aretoan. Ikusmina sortu zuen emanaldiak eta hamabost egun lehenagotik sarrera guztiak agortuta zeuden. Eguna iritsi zenean publikoak oso harrera beroa egin zion eta feedback handia lortu zuten lau protagonistek.

Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Peritz eta Oihana Aranak ondutako proiektua bertso-paper dramatizatuak dira non hainbat dualismo hartzen diren hizpide. Saio ostean, "Pila pozten nau @San_agustin_kg gaztez beteta ikusteak. Zorionak eRRe hain ikuskizun polita eskaintzeagatik!" idatzi zuen Ima Garraxtatxu Durangoko alkateak sare sozialetan. Haizea Haranak berriz, honako hau partekatu zuen: "Espero bezala Durangok ez zigun hutsik egin! Oso pozik eta eskertuta ingurukoen babesagatik. Guk biran jarraituko dugu, bagoaz Iruñera!".

Heldu den astean Iruñean izango da emanaldia ikusteko aukera, Bertsoaroaren baitan. Otsailaren 15ean, asteartean, Antzerki Eskolan, 19:00etan.

 Argazkia: Lierni Rekondo

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza