ALBETI BAT EGUNA, lehenengoz 2022-02-17

ALBE eguna opatuko dute larunbatean

ALBE eguna opatuko dute larunbatean

Algortako Bertsolari Eskolak aurten lehenengoz ALBETI BAT EGUNA ospatuko du larunbatean, otsailaren 19an, neguko ALBEguna, zelanbait. Otordu baten inguruan ardaztuko da ekitaldia. Bazkalaurretik bertso poteoa egitea da asmoa, eta bazkalostean ALBEko bertsolarien arteko bertso jolasak, bertso ariketa bereziak, bertso paperak, bertso sorpresak… Azebarri Elkartean, 14:30etan.

Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa
ALBETI BAT EGUNAREN ondoren berriz, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa etorriko da eskualdean. Pandemiak behartutako etenaren ondotik martxoaren 4an itzuliko da ekimena. 2000. urtean hasi zen ALBE eskualdeko txapelketa hau antolatzen, 60 urte lehenago egiten zenari jarraipena emanez. Aurtengo edizioan, 25 bertsolarik hartuko dute parte. 6 kanporaketa, hiru final erdi eta finala izango dira. Finalerdiak eta finala apirilaren 2an izango dira. Tabernetan finalerdiak, Azebarrin finala.

Ikusi hemen ALBEK maiatza bitartean antolatutako ekitaldiak

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu