Algortan izango da, Portu Zaharreko Etxetxu plazan 2009-08-15

Getxon bertso jaialdia izango da gaur

16etan hasiko da saioa. Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira eta Ekaitz Larrazabalek kantatuko dute Itxaso Paiaren esanetara.
 Bertso jaialdia izango da gaur Algortan. Portu zaharreko Etxetxu plazan izango da saioa, arratsaldeko 16etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Arkaitz Estiballes
 Xabier Silveira
 Ekaitz Larrazabal

 Gaiak jartzen, berriz, Itxaso Paia jardungo da.