Regueiglobertso ekimena 2022-04-11

Regueifak, glosak eta bertsoak Igorren, ikasleen gozagarri

Regueifak, glosak eta bertsoak Igorren, ikasleen gozagarri

Aurten ere Galizako regueifak, Kataluniako glosak eta bertsoak Arratia egin dute topo, oholtza berean. Arratia Institutua, Galiza eta Kalatuniako DBHko ikasleak elkartzen dira ahozko inprobisazioaren inguruan, urtero leku banatan. Duela 6 urte hasi zen ekimena eta hasieran Galiza eta Euskal Herriaren artekoa zen (Regueibertso) eta 2019an glosadoren katalanak bildu ziren proiektura. Bartzelonan egin zen elkartrukea.



Hainbat ekitaldiren artean, glosa, regueifa eta bertso jaialdia egin zuten Igorreko Lasarte aretoan, eta ikasleen aldetik oso parte hartze zabala izan zen, ohikoa baino zabalago. Bertsoen kasuan, ikastetxean bertsolaritza proiektua jasotzen duten ikasleak hartzen dute parte. Onintza Enbeita bertsolaria ere aritu zen bertsotan.



Antolatzaileak gustura eta datorren urtean Galizan
Elkartrukeak iraun duen bitartean ikasleek izan dute non gozatua eta inprobisazio jaialdia ere oso ondo atera zenez, bai antolatzaileak eta bai gurasoak oso pozik gelditu dira aurtengo edizioak eman duenarekin. Datorren urtean Galizan antolatuko dute.



Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu