Arratsaldeko 20:00etan 2022-04-20

Durangaldea Uztabarritzen Elorrioko Gaztetxera helduko da bihar

Durangaldea Uztabarritzen Elorrioko Gaztetxera helduko da bihar
Maialen Akizu, Bittor Altube, Nerea Ibarzabal eta Gorka Pagonabarraga ariko dira kantuan. Gai-jartzen, Ainhoa Urien. Durangaldea Uztarritzen ekimenak beste hiru saio izango ditu Iurretan, Durangon eta Garain.

Durangaldea Uztabarritzen bertso zirkuituak Elorrion du hirugarren hitzordua eguenean. Zornotzan eta Otxandion egindako saioen ondotik, Elorrioko Gaztetxean izango da jaialdia bihar arratsaldeko zortziretan. Kantuan ariko diren lau bertsolariak, honako hauexek:

Maialen Akizu
Bittor Altube
Nerea Ibarzabal
Gorka Pagonabarraga

Gai-jartzen, Ainhoa Urien ariko da.



Durangaldea Uztabarritzen zirkuituak sei saio ditu aurtengo edizioan eta Iurretan, Durangon eta Garain izango ditu azken hiru hitzorduak.

Iurretan, apirilaren 30an
Miren Amuriza
Aitor Esteban
Txaber Altube
Odei Barroso

Durangon, maiatzaren 8an
Uxue Alberdi
Iruri Altzerreka
Ander Aldazabal
Alaia Martin

Garain, maiatzaren 21ean
Maialen Lujanbio
Erika Lagoma
Araitz Katarain
Manex Agirre
Eneko Abasolo Abarkas

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza