Arabako Bertsolari Txapelketa - final laurdenak 2022-05-13

Arabako finalaurreak erabakita geldituko dira bihar, Aramaion

Arabako finalaurreak erabakita geldituko dira bihar, Aramaion

Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena jokatuko da bihar Aramaion. Sei bertsolari hauek ariko dira oholtzan, finalaurrerako txartel bila:

    Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)
    Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo)
    Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia)
    Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Sarria)
    Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)
    Unai Anda Delika (Ametzaga)

Gai emailea Aintzane Irazusta Arzallus izango da.

Aurreko asteburuan jokatu ziren beste bi final laurdenak eta Asier Otamendi eta Manex Agirrek eskuratu zituzten finalaurreetarako lehen bi txartelak.

Finalaurreak Araian eta Izarran jokatuko dira maiatzaren 28 eta 29an. Finala, ekainaren 11an Gasteizen.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza