Bertso Agenda 2022-05-13

35 bertso ekitalditik gora asteburuan

35 bertso ekitalditik gora asteburuan

Bertso plazak aukera zabala dakar asteburu honetan ere, bai kopuru, bai formatu eta bai aniztasun aldetik ere. Orotara, 35 bertso ekitalditik gora izango dira gaurtik igandera, aurreko asteko antzeko kopurua.

Gipuzkoan, Adin-Adin programa hasiko da gaur, zahar etxetako bertso ekitaldiak, Azpeitian. Basque Culinary Centerreko eta Antzuolako urteroko jaialdiek ere orain dute hitzordua, besteak beste. San Isidro Eguneko saioak ere Gipuzkoan izango dira.

Bizkaian, Udaberriko Bertso Saioak hasiko dira bihar Bilbon, Taldekakoa azken txanpara bidean jarriko da Arrigorriagan eta Ez da Kasualitatea jaialdi musikatua Basaurin, besteak beste. Araban, herrialdeko txapelketak azken final laurdena jokatuko du.

Nafarroan, Mingañe Saltsan eta Aixita sariketak izango dira Aranon eta Irurtzunen, eta jaialdia Garraldan. Lapurdin, Haizea dator ekimena Senperen, Señora Sariketa Hendaian eta jaialdia Biriatun.



Ikusi agenda xehea, Xenpelar Dokumentazio Zentroko gunean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu