None 2022-05-16

Sardiniako kantu inprobisatua markatu zuen Remundo Piras-en inguruko emanaldia

Sardiniako kantu inprobisatua markatu zuen Remundo Piras-en inguruko emanaldia
Usurbilen ostegunean eta Azpeitian ostiralean. 'Improvisa Una Antiga Poesia' ikuskizuna eskainiko dute. Dioniggio Bitti, Guiseppe Porcu, Tenore Murales de Orgòsolo, Alaia Martin eta Julio Soto ariko dira besteak beste. Remundo Piras inprobisatzaile eta poeta sardiniarraren obran oinarritutako lana da.

Aste honetan Sardiniako inprobisazioaren perla berri bat gozatzeko aukera izango da Euskal Herrian, Bidaiak egitasmoaren baitan. 'Improvisa Una Antiga Poesia' ikuskizuna eskainiko dute. Remundu Piras Sardiniako poesia lehiaketetako cantadori handienaren inguruan osatutako eta Paolo Pillonca kazetariak idatzitako omenaldi barregarria aurkeztuko dute.

Sardinieraz eta euskaraz, bat-bateko bertsoak, Pirasen eta euskal bertsolarien bertso idatziak, kontakizuna, musika eta irudiak uztartuko dira ordu eta erdiko emanaldian. Dioniggio Bitti, Guiseppe Porcu, Tenore Murales de Orgòsolo, Alaia Martin eta Julio Soto ariko dira besteak beste.

Sardiniarrak lehenago ere izan dira Euskal Herrian, 2016an. Kasu honetan ordea, beste eskualde bateko inprobisazio moldea da, desberdina.

Tra Parola e Musica - Casa di Suoni e Racconti erakundeak ekoitzitako ikuskizuna da. Korsikan, Maltan, Grezian, Suitzan edota Katalunian ere prestatuko dira egokitzapenak, kantu inprobisatuen arteko loturak baliatuta. Italia Txiki elkarteak bideratuta eta Bertsozale Elkartearen eskutik iritsiko da gurera.

Usurbilen da lehenbiziko emanaldia, ostegunean, maiatzaren 19an, Sutegi aretoan 19:00etatik aurrera. Bigarrena, Azpeitian, ostiralean, maiatzaren 20an. Sanagustin Kulturgunean 22:00etan.


Remundo Piras inprobisatzailea, eskuinean.

Bidaiak saio esperimentalak
Bidaiak Bertsozale Elkarteak bere ekimenez eta elkarlanean antolatutako saio esperimentalak dira. Ohiko bertso plazatik harago, bestelako emanaldi eta saiakera berritzaileei aukera ematea du helburu, bertso plazaren formatuen ertzak zorrozteko eta zabaltzeko. Horri Bertsozale Elkarteak atzerriko kantu inprobisatuekin duen elkarlan esperientzia gehituta atera zaigu hurrengo bertso bidaia proposamena.

www.bertsosarrerak.eus atarian
Sarrerek 5 euro balio dute Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 7 gainerako zaleentzat; www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oreka dirulaguntza jaso du Bidaiak egitasmoak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza