Adin Adin egitasmoa 2022-05-18

Zazpi bertso saio egunotan zahar-etxetan

Zazpi bertso saio egunotan zahar-etxetan
Tolosan, Seguran, Zumaian, Azkoitian, Bergaran, Legazpin eta Aretxabaletan izango dira.

Zahar-etxetako adinekoei bideratutako hemezortzi bertso saioak egingo dira Adin-adin programaren baitan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren eskutik. Horietako zazpi gaur, bihar eta etzi egingo dira, Tolosan, Seguran, Zumaian, Azkoitian, Bergaran, Legazpin eta Aretxabaletan. Saio hauekin adinekoen buru osasuna indartzea eta alderdi emozionala lantzea bilatzen da, saioen bidez eta saiorako egoitzetan egiten duten lanketaren bidez. Hona hemen egunotako saioak:

1.- Tolosa. Maiatzak 18. Uzturre egoitza. 17:00. Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso.
2.- Segura. Maiatzak 18. San Juan egoitza. 17:00. Maialen Akizu eta Andoni Egaña.
3.- Zumaia. Maiatzak 18. Otezuri egoitza. 17:00. Uxue Alkorta eta Anjel Mari Peñagarikano.
4.-. Azkoitia. Maiatzak 19. San Jose egoitza. 17:00. Naia Arrizabalalaga eta Sebastian Lizaso.
5.- Bergara. Maiatzak 19. Mizpirualde egoitza. 17:00. Ainhoa Agirreazaldegi eta Andoni Egaña.
6.- Legazpi. Maiatzak 19. Santikutz egoitza. 17:00. Ane Beloki eta Anjel Mari Peñagarikano.
7.- Aretxabaleta. Maiatzak 20. GSR Debagoiena. 11:00. Sebastian Lizaso eta Haizea Arana.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza