Udaberriko bertso saioak Bilbon 2022-05-27

Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña, Udaberriko Saioak zikloaren Deustuko estreinaldian

Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña, Udaberriko Saioak zikloaren Deustuko estreinaldian

Udaberriko Bertso Saioak zikloak beste pauso bat emango du larunbatean 40 urteko ibilbidean. Urte askotan Santutxuko Karmelo plazan egonkortu ondoren, aurten, azken bi saioak Deustun izango dira, bertso beste auzoetara ere zabaltzeko helburuz. Lehenbiziko saioan Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal ariko dira librean, San Pedro plazan, 13:00etan.

Datorren larunbaten izango da zikloko azken saioa, hori ere Deustun, San Pedro plazan, 13:00etan.

Onintza Enbeita
Sustrai Colina
Saioa Alkaiza
Arkaitz Estiballes

Santutxuko bertso eskolaren helburua da saioak auzoetara zabaltzea baina zikloa jaialdi kopuruz handituta, ondo funtzionatzen duena mantenduta. Aurten ez da posible izan kopurua handitzea eta datorren urtean horretan saiatuko dira Bilboko Udalarekin.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza