II. Argi Baltza Sariketa 2022-06-06

Aitor Etxebarriazarraga Argi Baltzako finalera, Ajangizen irabazita

Aitor Etxebarriazarraga Argi Baltzako finalera, Ajangizen irabazita

II. Argi Baltza Sariketako lehenbiziko kanporaketa jokatu zen atzo Ajangizen, Lilibertsok antolatuta. Aitor Etxebarriazarraga, Iker Uriarte, Peru Abarrategi, Jone Larrinaga, Sarai Robles eta Aner Euzkitze aritu ziren kantuan. Lan puntuagarriak eginda, Etxebarriazarragak lortu zuen finaleko txartela saioa irabazita eta Aner Peritz gelditu zen bigarren.



Hiru kanporaketa eta finala izango ditu sariketa. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sartuko da finalera eta beste hiruak puntuazioaren baitan.
Atzoko sailkapena eta puntuazioa hemen:

Aitor Etxebarriazarraga  203,5 puntu
Aner Euzkitze  196 puntu
Sarai Robles   184,5 puntu
Peru Abarrategi  181,5 puntu
Jone Larrinaga  178 puntu
Iker Uriarte  161 puntu

Hurrengo bi kanporaketak:

Ekainak 12, Gautegiz Arteagan, 18:00ean, Udal frontoian: Mikel Retolaza, Janire Arrizabalaga, Unai Mendiburu, Irune Basagoiti, Ane Zuazubiskar eta Aitor Servier.

Ekainak 19, Mendatan, 18:00etan, Udal frontoian: Ibai Amillategi, Eneko Aldana, Maider Altuna, Bittor Altube, Joanes Illarregi eta Maddi Ane Txoperena.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza