Herrialdeetako txapelketak 2022-06-11

Arabako Txapelketako finala gaur Gasteizen

Arabako Txapelketako finala gaur Gasteizen

Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da gaur Gasteizen, Europa Biltzar Jauregian, 17:30etan hasita: Iñaki Viñaspre (egungo txapelduna) Oihane Perea, Manex Agirre, Xabi Igoa, Peru Abarrategi eta Paula Amilburu ariko dira kantari. Txapelaz gain, Txapelketa Nagusirako bi postu daude jokoan. Bertsolariek bosna ariketa egin bi lehenbizikoak buruz-burukora pasako dira. Iparragirren eta bakarka egingo dute han. Irabazleari Serapio Lopez bertsolariak jarriko dio txapela.

Aintzane Irazusta ariko da gaiak ematen. Aurkezle, Arantxa Sobrino. Epaile lanetan, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe, Ekaitz Elorriaga, Fernando Sopelana eta Manex Garaio. 

Orain arte urteetan Printzipal Antzokian jokatu izan den finala Europa Biltzar Jauregian jokatuko da, 600 lagunentzako aforoa duen areto ederra.

Bertsoa.eus-en eta ETB4en zuzenean
Arabako finala zuzenean eskainiko du Bertsoa.eus sareko plazan, Eitb-rekin lankidetzan. ETB4en zuzenean emango dute. 21:00etan, berriz, ordubeteko saioa emango dute ETB1n.

Edizio berezia
Edizio berezia da aurtengoa Arabako Txapelketarentzat. Hasteko, pandemiagatik atzeratu eta itzulerako edizioa da. Bestetik, aurten 40 urte hasi zen bertsolaritza mugimendua indartzen eta antolatzen Araban, eta hori izan dute gogoan edizio honetan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gora beherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza