Oier Iurramendi - Txapelketa Nagusiko Koordinatzailea 2022-06-23

«Txapelketako informazio osoa izango duzue www.bertsozale.eus-en, horretarako prestatutako gune berezian»

Oier Iurramendi da Txapelketa Nagusiko koordinatzailea. Saioetako informazioa ez ezik, sarreren ingurukoa ere ematen digu bideo honetan. Iurramendik gogorarazten digu Txapelketa Nagusiari buruzko informazio guztia www.bertsozale.eus gunean izango dela, horretarako prestatutako atal berezian.