Bertsolaritza eta aisialdia 2022-07-07

Amaiurren hasi dira bertso udalekuak

Amaiurren hasi dira bertso udalekuak
Hamazortzi eta bederatzi urte bitarteko gazte eta gaztetxoen bertsoaz aisialdian gozatzeko aukera izango dute uztailean. Bost txanda izango dira denera, Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan (bi txanda) eta Larraulen. Guztira, 161 gazte eta ume ibiliko dira, 31 hezitzaileen ardurapean.

Txanda guztietan bertso saioak
Bertsoa giroko jolas elementu nagusia izaten da bertso udalekuetan baina horrez gain, txanda bakoitzean bertso saioa izango da bi bertsolarirekin. Saio jolastiak izaten dira, udalekuetako umeek ere parte hartze handia dutena.