Aramaion, Hernanin, Mutrikun eta Saran 2022-07-11

Beste lau aukera Lujanbioren 'Garaiaren erradiografia mugitua' ikusteko

Aramaion uztailaren 14an, Hernanin 21ean, Mutrikun 28an eta Saran abuztuaren 11an. Lekuak irekiak eta estaliak dira. Sarrerak egunean bertan egongo dira eskuragarri.

Maialen Lujanbioren 'rr 5# marrak. Hitz eta bertso emanaldian garaiaren erradiografia mugitu bat' emanaldia ikusteko beste lau aukera izango dira uztailean eta abuztuan, Aramaion, Hernanin, Mutrikun eta Saran. Bertsolari hernaniarrak azaldu zuen sareko plazan bere eskaintza luzatzeko aukera aztertzen ari zela, sortutako eskaerari erantzute aldera eta halaxe etorri da lau emanaldiko bigarren bira hau. Honako hauek dira hitzorduak:

Uztailaren 14an, Aramaion, Azkoaga auzoan 20:30etan.
Uztailaren 21an, Hernanin, Santa Barbara puntan, 21:30etan.
Uztailaren 28an, Mutrikun, Kalbaixoko ermitan, 21:30etan.
Abuztuaren 11an, Saran, Ortillopitz etxean, 20:00etan

Emanaldiak iragartzen dituen kartelean ageri denez, lekuak irekiak eta estaliak dira. Sarrerak egunean bertan egongo dira eskuragarri.

Arrakasta aurreko biran
Udaberrian egindako biran, Bilbon, Iruñean, Zarautzen, Larrabetzun eta Gasteizen egin zituen Lujanbiok emanaldiak eta denetan oso harrera jendetsua izan zuen emanaldiak, bertsogintzatik haragoko publikoa ere erakarriaz. Gasteizen, esaterako, Karmele jaio, Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia izan zituen entzule Lujanbioren lanak.

2018ko haritik, aldiro berritua
2018an Feministaldiak eskatuta sortu zuen lan honen oinarria, garai hartan lantzen ari zen elementu desberdinei forma emanez. «Bertsolariok beste egiteko modu edo testura batzuk ere lantzen ditugu eta kasu hartan irratian ere ari nintzen, arte sonoroarekin Ornitorriskus eta beste esperientzia batzuk probatu nituen... eta rr emanaldia izan zen ahozkotasun genero desberdin horiek guztiak nahasten zituen emanaldi bat».

2018ko abiera hartatik, Lujanbiok lau saio egin zituen, lau saio elkarrengandik desberdinak. Denbora batez «pausan» egon ondoren, Azpeitian etorri zen ostera plazara ekartzea, Hitzaren Eskolaren eskutik. Bostgarren emanaldia zenez, hortik datorkio izenburuko zenbakia. «Marrak, azpititulua edo ardatza erantsi diot, aldaera hau, bosgarrena den atal hau, marraren ideia eta gurutzaketen, perspektiben eta alde bat eta bestearen eta abarren gainean eraikia dagoelako».

Azpeitiako emanaldia ondo atera zen eta hortik etorri zen bost-sei emanaldiko bira egitearen aukera, eta orain bigarren txanda dator.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu