Zarauzko Zinema aretoan izango da saioa, gaueko 22etan 2009-09-04

Gaur jokatuko da Lizardi sariko finala

Uxue Alberdi, Agin Rezola, Arkaitz Oiartzabal, Miren Amuriza, Unai Gaztelumendi eta Aitor Urbietak kantatuko dute bertan. Saroi Jauregik jarriko ditu gaiak.
 Urtero bezala, iraileko lehendabiziko ostiralean jokatuko da Lizardi sariko finala. Zarauzko Zinema pilotalekuan izango da saioa, gaueko 22etan. Kurpil elkartean bi kanporaketa jokatu ondoren, honako bertsolari hauek iritsi dira finalera:

 Uxue Alberdi
 Agin Rezola
 Arkaitz Oiartzabal
 Miren Amuriza
 Unai Gaztelumendi
 Aitor Urbieta

 Gaiak jartzen, berriz, Saroi Jauregi arituko da. Epaile lanetan, berriz, Zigor Leunda, Urtzi Bastarrika eta Aitzol Astigarraga jardungo dira. Kanporaketetako bertsoak Bertsoa.com-en daude entzungai.

 Bestalde, Basarri pertso-paper lehiaketako sariak banatuko dira saioaren ostean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu