Jubilatuen txokoan izango da eguerdiko 13:30etan. Getaria herri bihurtu zeneko urteurrena ospatzen ari dira, eta bertso-bazkari tematikoa izango da.
Aurten 800 urte betetzen dira Getaria herri bihurtu zenetik. Hori dela eta, Egoitz Aizpuruk gidatutako bertso-bazkari tematikoa izango da jubilatuen txokoan, eguerdiko 13:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:
Uxue Alberdi
Amaia Agirre
Beñat Gaztelumendi