Iñaki Murua Jauregi- Elkarrizketa 2022-11-15

«Ez nuen ohore hori izaterik espero. Gustura hartu dut»

Bertso munduan egindako «ageriko zein isilpeko lan handia eskertu nahi dizkio» Bertsozale Elkarteak. «Omenaldi berezi hau egin nahi izan dio finalean, egindako lana itzulezina bada ere, ikusgarri egin eta merezimenduaren aitortza moduan».

Iñaki Murua Jauregik pozik eta gustura hartu du Txapelketa Nagusian irabazleari txapela janzteko ohorea, eta bereziki ingurua eta etxekoak poztu izanak bete du, haiek nozitu izan baitute gehien bere hutsunea bere bertsolaritza ibilbidean. Duela gutxi, Gabirian jaso zuen omenaldi sorpresa, Eusebio Igartzabalekin batean, Osinalde Sariketa antolatzen eta herriko bertsogintzan egindako lanagatik. Txapelketa Nagusiko saio guztietara joaten ari da Murua eta maila apartekoa nabarmendu du.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza