Txapelketa Nagusia - Finalaurrekoak 2022-11-16

Finalaurreko lehen itzuliko bertsoaldi puntuatuenak

Finalaurreko lehen itzulian 72 bertsoaldi puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Saio bakoitzean bost ariketa eta 18 bertsoaldi. Ofiziotan 12, (zortziko handi, zortziko txiki, puntutan eta sei puntuko motzean) eta sei bertsoaldi bakarka ganbarako lanean. Faseko puntuaziorik altuena puntutako bertsoaldi batek eskuratu du. Agin Laburuk (159,5) eta Joanes Illarregik (156,5) Elizondon egindako lanak.

Epaileen irizpideari jarraiki, hemen lehen itzuliko bostekoa, ariketaz ariketa. Zortziko handian Sustrai Colinak (149) eta Nerea Ibarzabalek (140) egin zuten bertsoaldirik puntuatuena, Irunen. Zortziko txikian, Alaia Martinek (151,5) eta Joanes Illarregik (151) Elizondon. Sei puntuko motzean, Beñat Gaztelumendik (152) eta Aitor Mendiluzek (145) Durangon. Ganbarako lanik puntuatuena, Aitor Bizkarrak egin zuen Durangon, 153,5 punturekin.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza