Sustrai Colina Acordarrementeria - Elkarrizketa 2022-11-30

«Uste dut finalean lehen mailako paper bat jokatzeko baliabideekin banagoela eta nahiko nituzke erakutsi»

2022/BTN22/20221126baiona/20221128_colina_elkarrizketa_ona.mp3.mp4

Jexux Mari irazu

Sustrai Colina Acordarrementeria (Urruña, 1982) Txapelketa Nagusiko bere ibilbide oparoa oraindik eta gehiago edertzeko bidean da, bere bi finalaurrekoetan aurren-bigarren egin eta eta behin-behineko sailkapenean bigarren postuan kokatuta. Baionan bere buruari libreago aritzeko baimena eman zion eta ganbarako lanean lortu zuen bila zebilen hori borobiltzea, berak aitortu duenez.

Ez zuen «labana zintzurpean» sentitu Irunen bezala, eta, behar bada estutu horren alderdi ona baliatu izan ez bazuen ere, bertsotan beste gauza batzuk egiteko aldartean joan zen eta horrek eman zion ganbaran hartu zuen bidea hartzeko ausardia.

Seigarren finalerako txartela eskuratzeko zorian dela, gustura dago egindako bidearekin, eta asko baloratzen du, «badakidalako zer kostatzen den horra iristea». Colina 19 urterekin iritsi zen lehenengoz finalera 2001eko Txapelketan. Donostiako Belodromoan jokatu zen orduan.

Ibilbide horrekin oso gustura, «nahiz eta ez naizen horrekin konformatzen», zehaztu du Urruñako bertsolariak. Irungo saioaren ondoren ere Colinak azpimarratu zuen txapelketa oso on bat egiteko zuen gosea. Final batzuetako esperientzia pilatuta eta 20 urteko bertsogintza bidea eginda, Sustrai Colinak uste du finalean lehen mailako paper bat jokatzeko baliabideekin badagoela eta hori erakustea du helburu.

Frantziako umorista ezagun batek baino sarrera gehiago Txapelketak Baionan
Txapelketa Nagusiko finalaurreko bat Baionan jokatzen zen lehen aldia izan da aurtengo. 20 urte daramatza Colinak finalaurrekoak kantatzen eta Baiona plaza perspektiba horretan kokatzeko eskatu diogu. Bertsotarako plaza ederra zegoela azpimarratzeaz gain, plazaren neurria irudikatzeko, azaldu du Frantziako umoregile ezagun bat bezperan emanaldia izan zuela areto berean, eta Txapelketak sarrera gehiago izatea lortu zuela. «Duela urte batzuk pentsaezina zen neurri horretako finalaurreko bat Baionan».

Albiste gehiago

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu