Alaia Martin Etxebeste - elkarrizketa 2022-11-21

«Txapelketa honetan gehiago jarri dut fokoa hanka sartzeko beldur izugarri horretan baino jolasteko aukera eder horretan»

2022/BTN22/20221119amurrio/elkarrizketak/20221119alaiamartin_irabazleari_elkarrizketa.mp3.mp4

Jexux Mari irazu

Finalaurreko lehen itzulian sailkapen buru sailkatu eta bigarren saioa ere puntuazio altuarekin irabazita, Alaia Martin Etxebestek (Oiartzun, 1987) ia ziurtatuta du finalista txartela Iruñeko final handian. Bigarren itzulira zakua puntuz bete samar eramateak patxada puntu bat eman ziola aitortu du baina, era berean, bertsotarako gogo handiz joan zen Amurriora. Gaietan ondo ikusi zuen bere burua eta heldulekuak erraz ikusten zituen oiartzuarrak.

Hirugarren Txapelketa Nagusia du Alaia Martinek. 2013an finalaren atarian gelditu zen. 2017an, ordurako finalerako hautagaietako bat zela, gauzak ez zitzaizkion nahi bezala atera eta «sufrimendu» sentipena du ordukoa. 2022an, hirutik hiru irabazi ditu eta goiko langan kokatu da etengabe. Egoera hartatik oraingorako bidean, bost urteotan plazan hartutako esperientzia azpimarratu du oiartzuarrak lehenik. Aurtengo Txapelketa Nagusian berriz, uste du fokoa jolasteko aukeran jarri duela fokoa eta ez hanka sartzeko beldurrean.

Hemen Alaia Martinek Amurrioko biharamunean Bertsoa.eus-i eskainitako elkarrizketa.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza