Nerea Ibarzabal Salegi - Elkarrizketa 2022-11-28

«Nire txapelketako ibilbidearekin eta bidean ikasi dudanarekin gelditzen naiz»

2022/BTN22/20221126baiona/20221127nereaibarzabal_elkarriketa_irabazleari_2.mp3.mp4

Jexux Mari irazu

Nerea Ibarzabal Salegi Txapelketa Nagusiko finaleko postuetan kokatu da behin-behinean Baionako finlaurrekoa irabazi eta sailkapenari iraulia emanda. Sentsazio onak izan zituen bertsotan markina-xemeindarrak saio osoan zehar.

Aurkezleak saioko irabazlea zela iragarri zuenean ohi baino txalotza luzeagoa entzun zen Laugan. Ibarzabali begiak bete ere egin zitzaizkion tarte horretan. «Hasieratik oso maitatua sentitu nintzen» azaldu dio Bertsoa.eus-i eskainitako elkarrizketan.


Nerea Ibarzabal Baionan, emaitza entzun eta txalotza luzearen erdian.

Baionakotik, ariketa konkretu edo lan batekin baino, egoera horretan eusten eta berea ematen asmatu izanarekin gelditzen da Ibarzabal «askotan oso gutxirekin hasten nintzen eta tente amaitzen nuen...». Zentzu horretan, bere txapelketako ibilibearekin eta bidean ikasi duenarekin dago bereziki pozik.


Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza