Amets Arzallus Antia - Elkarrizketa 2022-12-05

«Finalera arriskurako aldartean joan nahi dut, egin nahi dudana egiteko beldurrik gabe»

2022/BTN22/20221203bilbo/elkarrizketak/20221204ametsarzallus_elkarrizketa.mp3.mp4

Jexux Mari irazu

Amets Arzallus (Hendaia, 1983) ataka estutik pasata sartu da Txapelketa Nagusiko finalera. Anttoni Anttoni ate ondoan nago ni hasi zuen bere hasierako agurra Bilbon. Hamarreko txikiko lanak barrua lasaitu zion eta bertsotan gustura aritu zela adierazi du hendaiarrak. Donibane Garazikoa eta gero «liseriketa zaila» eginda iritsi zen Bilbora. Ataka estu horretatik pasa behar izana lagungarri ere gerta dakiokeela uste du finaleko gorputzaldia kudeatzen.

Bosgarren finala, txapela eta txapeldunordetza bidean
Bosgarren finala izango du Amets Arzallusek abenduaren 18an Iruñean jokatuk duena. 2005ean jokatu zuen lehena BEC-en, 22 urterekin. Laugarren gelditu zen estrainekoan. Buruz burukoan sartu 2009an eta txapela jantzi 2013an. 2017an, laugarren gelditu zen ostera. Aurtengo finalera begira arriskatzeko aldartean joan nahi luke, egin nahi duena egiteko beldurrik gabe. Txapelketaren postu «gozoena» eskuratuta izateak ere halako patxada bat ematen diola aitortu du fokoa bere lanean hobeto zentratzeko.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu