Erniarraitz Sariketa 2008-02-25

Unai Gaztelumendi lehenbizi Errezilen

Finaleko seikotea: Alaia Martin (Oiartzun), Unai Gaztelumendi (Añorga) , Hodei Iruretagoiena (Zarautz) , Maialen Velarde (Zumaia), Aitor Urbieta (Zarautz) eta Arnaitz Lasarte (Hernani)

Ostiralean Errezilgo Borondegin jokatu zen IV. Erniarraitz sariketako hirugarren eta azken kanporaketa. Saio orekatua izan zen eta bertsoaldi bikainak entzun ziren. 150 lagun sartu ziren aretoan, eta lepo bete zen.

Unai Gaztelumendi añorgarrak egin zuen aurrena, (201,5 puntu); bigarren, berriz, Aritz Garin(192,5 puntu); Eneritz Artzallus (192) errezildarra hirugarren, eta Nekane Zinkunegi (186,5) herrikideak jarraitu zion sailkapenean; bosgarren Beñat Iguaran amasarra (186) izan eta seigarren Maddi Gallastegi (172,5) zumaiarra.

Beraz eta hiru kanporaketa jokatuta hona finalek seikotea: Alaia Martin (Oiartzun), Unai Gaztelumendi (Añorga) , Hodei Iruretagoiena (Zarautz) , Maialen Velarde (Zumaia), Aitor Urbieta (Zarautz) eta Arnaitz Lasarte (Hernani)

Finala otsailaren 29an da, Azpeitiko Gaztetxean, 22:00etan. Bertsoa.com-ek zuzenean botako du saioa

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu