Eneritz Artetxe - Bertsozale Elkartea 2023-01-24
Bertso munduaren elkargune izaera indartzeko helburuak markatu du 2023ko Bertso Eguna. Datorren larunbatean izango da Azpeitian eta egun osoko bertso eskaintza anitza izango du. Ibiltari izaera hartu zuenetik bosgarrena da Azpeitikoa, Izpurari lekukoa hartuta, eta 2019tik pandemia ondoren murrizketarik gabe egingo den lehena.
Eneritz Artetxe Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko eragilea da antolaketa taldeko kideetako bat eta berak aletu ditu Bertsoa.eus-en aurtengo helburu eta bertso eskaintzaren berri.
Bertso munduaren elkargune izaera indartzeko helburuz dator goizeko bertso poteoa, bost bertso bazkari formatu ezberdinetakoak eta afalondoko saioa bat-bateko zein bertso jarriekin. Azken urteetako Bertso Egunetik arratsaldeko jaialdirik ez da izango Azpeitian, eta Donostiako garaitik lehen aldiz afaria eta afalondoko saioa izango ditu, urte askotako tradizioa berreskuratuta.
Jendea festarako gogoz ikusten du Artetxek eta adierazi du Azpeitian zein eskualdean ere harrera beroa izan duela. Bertso munduari gonbidapena luzatu dio Azpeitiko hitzordura biltzeko, «egun eder bat izango delako».
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus-en
Bertso Eguneko bertso bazkarietatako zein afarirako sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus gunean.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28