Gasteiz, Oion eta Laudion 2023-01-25

Ostiralean hasiko da Arabako Kuadrilla artekoa

Ostiralean hasiko da Arabako Kuadrilla artekoa

Ostiral honetan abiatuko da Arabako zazpigarren Kuadrilla artekoa Gasteiz, Oion eta Laudion jokatuko diren saioekin. Bat-bateko eta idatziko modalitateak izango ditu. 12 talde aterako dira bat-batean eta 16 idatziz. Lehen fasean 12 saio jokatuko dira eta finaurrekoen txanda etorriko da ondoren.

Asteburuko hitzorduak  
Urtarrilak 27, ostirala, Oiongo Bazterra aretoan 19:30ean, E ligako saioa: Txandrio (Arabar Errioxa) VS Katuko muinoak (Gasteiz). Ondoren afaria izango da Azkenak Elkartean. Idatzizko modalitatean: Txandrio Bertso Eskolako lagunak.

Urtarrilak 27, ostirala, Gasteizko Armentia Ikastolan, B ligako saioa: Bertxilika (Gasteiz) VS Egurrak eta ezpalak (Lautada). Afaria izango da eta 20:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Bertxilika Bertso Eskolako 3 talde,  LH 4, LH 5-6 eta DBH 1

Urtarrilak 27, ostirala, Gasteizko Errexala Elkartean, D liga saioa: Errexala (Gasteiz)  VS Beeeeeeertsolariak (Lautada). Afaria izango da eta 20:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Gasteizko Iparralde Gizarte Etxeko bertso lantegiko kideak.

Urtarrilak 29, igandea, Laudioko Aiaraldeko Ekintzen Faktorian, A liga saioa: Altubepekoak (Aiaraldea) VS Izena pentsau bida (Aramaio). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Zaballako espetxeko bertso eskola.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu