Lau saio jokatu ziren asteburuan 2023-02-01

Giro ederrean hasi da Arabako Kuadrilla artekoa

Giro ederrean hasi da Arabako Kuadrilla artekoa
Datorren asteburuan beste lau saio jokatuko dira, Gasteiz, Aramaio, Agurain eta Narbaizan.

Bat-batean zein idatzizko formatuetan, giro ederrean hasi da Arabako Kuadrilla artekoa. Asteburuan lau saio jokatu ziren Gasteiz, Laudio eta Oionen.  Gasteizen, Armentia ikastolan, Bertxilika taldea (Gasteiz) eta Egurrak eta ezpalak (Lautada) aritu ziren nor baino nor, eta Gasteizko Bertxilika taldeak eraman zuen puntua.



Arabako hiriburuan beste saio bat ere jokatu zen, Errexala Elkartean, Errexala (Gasteiz) eta Beeeeertsolariak (Lautada) taldeen artean. Lautadakoek eraman zuten puntua.



Oionen, Errioxako Txandrio eta Gasteizko Muinoko katuak aritu ziren elkarrekin eta Gasteizera jauzi zen tantoa.



Azkenik, Laudion, Altubepekoak (Aiaraldea) eta Izena pentsau bida (Aramaio) taldeek itxi zuten asteburua. Aramaioarrak gailendu ziren.



Antolatzaileen kronika zehatzak hemen:

Asteburuan beste 4 saio
Gasteiz, Aramaio, Agurain eta Narbaizan jokatuko dira asteburu honetako saioak.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza