Larunbatean jokatu zen Zaldibian, Osinberde elkartean 2023-03-27

Xabat Illarregi eta Unai Izagirre ere Osinaldeko finalera

Xabat Illarregi eta Unai Izagirre ere Osinaldeko finalera

Osinalde Sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen larunbatean Zaldibian, Osinberde Saria. Bittor Altube (Abadiño), Maddi Aiestaran (Beasain), Iker Ormazabal (Hernani), Xabat Illarregi (Leitza), Ekhiñe Zapiain (Bera) eta Unai Izagirre (Azkoitia) aritu ziren kantuan. Xabat Illarregi nagusitu zen eta Unai Izagirre gelditu zen bigarren. Biak Osinaldeko finalerako txartela eskuratu dute.

Osinberdi Sariak harrera beroa izan zuen entzuleen aldetik ere, 70 lagun inguru bildu baitziren Osinberde elkartean.

Oihana Arana eta Lander Arizmendi, Argi Berritik
Lehenbiziko kanporaketa Ordizian jokatu zen, Argi Berri Saria. Oihana Arana nagusitu zen bertan eta Lander Arizmendik ere finalerak txartela eskuratu zuen, publikoaren sariarekin batera. Beraz, seitik finalistatik lau erabakita daude. Azken biak, hirugarren kanporaketan erabakiko dira.


Azken kaporaketa Aztirian larunbatean
Osinalde Sariketako azken kanoraketa datorren larunbatean jokatuko da, Aztiri Bat Sariarekin, Gabiriako Aztiria auzoan. Kantuan ondorengo sei bertsolari hauek:
    Aner Peritz (Zarautz, Gipuzkoa, 2002)
    Aroa Arrizubieta (Gasteiz, 2001)
    Irati Alcantarilla (Urruña, Lapurdi, 2001)
    Aitor Ugarte (Aramaio, Araba, 2002)
    Lurdes Ondaro (Munitibar, Bizkaia, 1997)
    Urko Arregi (Oñati, Gipuzkoa, 1999)



Finala Gabirian, apirilaren 15an
Kanporaketa bakoitzeko bi lehenbizikoak sailkatuko dira Gabiriako finalerako. Ohi bezala, Osinalde Elkartean jokatuko da, apirilaren 15ean, larunbatez.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu