Laudion jokatu zen finala larunbatean 2023-03-30

Arabako Kuadrilla arteko bertsoak sarean

Arabako Kuadrilla arteko bertsoak sarean

Arabako Bertso Kuadrilla arteko finaleko bertso hautaketa sareko plazan da. Laudion jokatu zen finalean, hiru talde aritu ziren kantuan: Katuko muinoak (irabazlea) eta Errexela talde gasteiztarrak eta Aramaioko Izena pentsau bida.

Hamalau bertsolari aritu ziren kantuan, Nieves Del Alamok gidatuta. Katuko muinoak taldetik: Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre. Izena pentsau bida Aramaioko taldetik Manex Agirre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Danel Herrarte. Gasteizko Errexela taldetik: Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Inaxio Trojaola, Patxi Alkorta, Kerman Lopez de Lacalle eta Felipe Zelaieta. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza