Aitor Mendiluze Gonzalez - elkarrizketa 2023-04-04

«Testuz kanpo nire txapelketarik onena izan dela esango nuke»

Txapelketa osoa hasi eta buka egin izanaren sentipen betea du Aitor Mendiluzek.

Aitor Mendiluze Gonzalezek (Andoain, 1975) Txapelketa Nagusiaren eta plazaren irakurketa utzi du Bertsoa.eus-en. Testuz kanpo bere txapelketa onena izan dela uste du andoaindarrak. Txapelketa osoan aldarte on beretsua izan du bertsotarako eta horrek konfiantzaz kantatu ahal izatea ekarri dio.

Txapelketa osoa hasi eta buka eginaren sentipena du. Finalean ere konfiantza hori izan zuen eta erregulartasuna azpimarratu du. Lan denekin gelditu zen nahiko konforme.

Buruz burukotik puntu bakar batera gelditu zen Irurako andoaindarra. Goiz eta arratsaldeko lanak amaituta, egitekoak ondo egin izanaren sentipena zuen Mendiluzek eta buruz burukoaren aukerak ez zuen bere burua itsutu eta egindako bidearen betetasuna gailendu zitzaion momentu horretan.


Argazkia: Alberto Elosegi.

Sei finaletako esperientzia izateak ez du Aitor Mendiluze finalondo nekosoa izatetik salbuetsi: «badakizu hala izango dela, baina horretara ez da ohitzen». Zazpi Txapelketa Nagusi jokatu eta sei finaletan kantatuta, 2026an parte hartzeko aukerari ez dio aterik itxi. Ireki ere ez. Txapelketara joan edo ez erabaki intimoa dela uste du.

Plazan ere gustura dabil Aitor Mendiluze eta plazaren irakurketan adierazi du plaza formatua berritzeko behar bada zenbait erabaki eta ardura hartu beharreko garaia izan daitekeela.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu