Joan den astean hasi zen 2009-09-30

Hitzetik Hortzera ostegun eta larunbatetan izango da aurten

Beste berrikuntza nagusi bat ere izango da: ez da platorik egongo. Ostegunetan ETB3n emango dute gaueko 22etan eta larunbatetan, berriz, eguerdiko 13etan.
Hasi da Hitzetik Hortzeraren denboraldi berria. Aurtengoan bi nobedade nagusi izango dira. Alde batetik, ez da platoko aurkezpenik izango. Beste alde batetik, ETB1en ordua eta eguna aldatu dute: aurten larunbatetan emitituko da, eguerdiko 13etatik aurrera. ETB3 ostegunetan emango dute, gaueko 22etan.

 Aurten Felix Irazustabarrenak eta Amaia Uribek jarraituko dute programan. Erredakzio-talderako, berriz, Eneko Dorronsoro hartu dute. Jon Artanok jarraituko du zuzendari lanetan eta Izaskun Bernedok errealizatzaile lanetan.

 Denboraldiaren hasieran Txapelketa Nagusiak erakarriko du arretarik handiena. Kanporaketa guztiak grabatzeko asmoa daukate, eta saioez gain zaleen inpresioak bilduko dituzte, bertsolariei elkarrizketak egingo dizkiete eta oholtza atzean gertatzen dena erakutsiko dute.

 Programak ordubeteko iraupena izango du aurten ere. Iaz ez bezala, aurten ETB1eko errepikapenean ez dute denborarik murriztuko, eta ordubeteko programa izango da larunbatetan ere. Honako atal hauek izango ditu, besteak beste: elkarrizketa, erreportajea, zuri-beltzeko bertsoa, artxibo errepasoa eta bertso jarriak. Aurten, gainera, bertso surrealistak emango dituzte.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri