Donostiako Tabakalera eraikinean 2009-10-01

Atzo aurkeztu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia

Bertsolari, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile eta babesle ugari elkartu ziren bertan. Aurreko urteko finalistek oraindik "urrun" ikusten omen dute kantatzeko eguna.
 Larunbatean hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, Zestoan. Atzo aurkezpen festa izan zen Donostiako Tabakaleran. Bertsolari, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile eta babesle ugari elkartu ziren bertan. Ekitaldia Ainere Tolosak eta Egoitz Lasak aurkeztu zuten, eta Kukai dantza taldeak dantza bat eskaini zuen. Ondoren, Sebastian Lizaso eta Estitxu Arozena bertsotan aritu ziren.

 Iñaki Muruak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Lehendakariak, zorte ona opa zien bertsolari, epaile eta gai-jartzaileei. Horrez gain, babesleei elkartearen babesa eskaini zien, jasotako kritiken aurrean: "Babesleen bila, gu geu joan gara, ez dira guregana etorri. Eta babes osoa eskainiko diegu."

 Ekitaldiaren ondoren hainbat bertsolarik beraien iritzia eman zuten, eta elkarrizketak laster egongo dira hemen ikusgai. Orain dela lau urteko finalistek aitortu zuten oraindik "urrun" ikusten dutela kantatzeko eguna, azaroan sartuko baitira lehian. Hala ere, behin saioak hasten direnean txapelketako dinamikan sartuko direla onartuko dute. Gehienen ustez "zaila" izango da finalean sartzea, baina hori da helburua. Maddalen Arzallus, Miren Amuriza, Odei Barroso eta Beñat Gaztelumendirentzat, berriz, lehendabiziko Txapelketa Nagusia izango da aurtengoa, eta ez omen dakite ziur zerekin egingo duten topo. Uxue Alberdik, berriz, jada nabaritzen omen du tentsioa, larunbatean kantatu behar baitu. Hala ere, ilusioz helduko dio txapelketari.

 Hedabideek ere eskaini diote bere lekua atzoko aurkezpenari. Diario Vascok Andoni Egaña elkarrizketatu zuen eta txapeldunak oraindik ez dela prestatzen hasi aitortu zien, oraindik udako martxan ari baita.



 (Argazkia Alberto Elosegik aterea da)

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu