Karmele Mitxelena - Martzelina Lopetegi Bertsozale Elkartea 2023-05-02

«Aitortza gisa jarri dugu Martzelina Lopetegi izena eta inguruan jakin-min handia sortu du»

Martzelina Lopetegi Bertsozale Elkartea izena hartu du Oiartzungo bertso eskolak eta Karmele Mitxelenak azaldu dio Bertsoa.eus-i pausoaren nondik norakoa. Aitortza gisa jarri diote izena eta Martzelinari informazio oso gutxi izan arren jakin-mina sortu du herrian eta informazio berri gehiago lortzeko aukera ez dute baztertzen.

Igandean aurkezpena eta jaialdia
Martzelina Lopetegi Bertsozale Elkarteak igandean egingo du aurkezpen ofiziala Oiartzunen, 12:00etan Kontzejupean. Martzelina Lopetegi Olaiz. Edo liburua aurkeztuko dute bertan. Bere bertsoak ere berari jarritakoak ere izango dira.
Bertso eskolako belaunaldi ezberdinak bilduko dituen ekitaldia izango da eta elkarrekin bazkaria egingo dute ondoren.

Arratsaldean, 17:00etan Ahanzturari buruz bertso jaialdia, Landetxe kultur etxe berrian. Alaia Martin, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Miren Artetxe, Ainhoa Urienek gaiak jarrita. Sarrerak eskuragarri daude sarean. 

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza